Burkina Fasoko bandera
Burkina Fasoko bandera zabalera bereko bi errenkada horizontalez osatua dago. Goikoa gorri kolorekoa da, eta behekoa berdea. Banderaren erdian hori koloreko bost puntako izar bat dago. Koloreak panafrikanismoarenak dira (Etiopiako banderan oinarritzen direnak), iraultza sozialista (gorria) Burkina Fasoko lurraren emankortasuna (berdea) ere irudikatzen duten arren. Izar horiak iraultzaren gidaritza argitsua irudikatzen du.
Bandera hau 1984ko abuztuak 4an onartu zen eta une horretan presidentea zen Thomas Sankarak diseinatu zuen.
Bandera historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungo Burkina Faso Frantziagandik 1960ko abuztuak 1ean independizatu zen Volta Garaia izenarekin. Estatu honen bandera hiru kolorekoa zen, hiru errenkada horizontalez osatua. Beltz, zuri eta gorri koloreek herrialdea zeharkatzen duten Volta ibaiaren hiru adar nagusiak irudikatzen zituen.
Bandera hau Burkina Faso izena eta egungo bandera onartu zirenean baliogabetua geratu zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Afrikako banderak | ||
---|---|---|
Aljeria • Angola • Benin • Botswana • Burkina Faso • Burundi • Kamerun • Cabo Verde • Afrika Erdiko Errepublika • Txad • Komoreak • Kongoko Errepublika Demokratikoa • Kongoko Errepublika • Boli Kosta • Djibuti • Egipto • Ekuatore Ginea • Eritrea • Etiopia • Gabon • Gambia • Ghana • Ginea • Ginea Bissau • Kenya • Lesotho • Liberia • Libia • Madagaskar • Malawi • Mali • Mauritania • Maurizio • Maroko • Mozambike • Namibia • Niger • Nigeria • Ruanda • Sao Tome eta Principe • Senegal • Seychelleak • Sierra Leona • Somalia • Hego Afrika • Sudan • Swazilandia • Tanzania • Togo • Tunisia • Uganda • Mendebaldeko Sahara • Zambia • Zimbabwe Lurraldeak: Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea • Kanariar Uharteak • Madeira • Mayotte • Melilla • Réunion • Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha • Ceuta |